XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aiherra SORTZE.

Mikael seme koxkor bati egin diote ongi etorri, Lakoko E. Durruty eta Maialen Bidart jaun andereek.

Lehen haurra izanki eta, segur kontent direla.

Goresmenak ait`ama uroseri eta zorionak sortu berriari.

KERMEZA Helduden larunbatean zortzi hasten zauku, zikiro besta batekin (joan den urtean bezala).

Gau horen animatzailea izanen dugu Donamartiritik etorriko diren Xarlo eta bere semea.

Biharamunean, meza nagusia Ixturitzeko klikarekin.

Loteria haundiaren tiratzea bazkari ondarrean egina izanen da.

Ongi etorri deneri.

BERRI LABURRAK Oraiko Aiherra zoin gehiagoka, laster hasiko zauku, 28 ekiparekin.

Lehen aldikotz sasoin huntan eginez geroz, pentsatzekoa da ondoko urtetan ekipa gehiagok parte hartuko dutela zoingehiagoka hortan, sasoin hoberena baita, plaza laxotik landa, trinket xapelgoaren preparatzeko.

Joan den astean, haur ttipi bat, zakur batek ausiki zuela aipatu banuen, hitzño bat behar nuke erran ere gure komiteko presidentaz, Jamattit Duhaldi, bere auzoko zakurra oldartu baitzako.

Bi asterena ba omen du sendatu aintzin.

Joan den larunbatean, komiteko gazte eta laguntzaile andana bat elgarretaratzen ziren, trinketean, Mimi eta Mixel Berretek preparatu zikiroaren jateko.

50 batek parte hartu dute, besten ondotik, urte guziez egiten duten bazkari hortan, omore hoberenean.

BIRLARIEKIN Joan den igandean Auxoteiko zentroan ari diren 3 herritar, finala erdietan ginituen, 2 Auxotean eta 1 Aotzian.

Hiruek, airez aire irabazi dute finalean artzeko xantza.

Hauek dira: J. Marie Haristoy, Mixel Arotzarrena eta J. Laurent Bidart.

Finala horiek, helduden igandean, Paxkoenean iraganen dira, arratsaldeko 4 orenetan. Xantza on!.